2. MAILAKO IKASLEENTZAT LEIRE BILBAO IDAZLEAREN LEHIAKETA
Maiatzan zehar Leire Bilbao idazlearen liburuak ezagutzeko eta irakurtzeko aukera egongo da. Etorri liburutegira eta animatu zaitez bat irakurtzera. Bigarren mailako ikasleek horren inguruan hiru galderei erantzun beharko diete, bukaeran liburuaren zozketan parte hartzeko.
Leire Bilbao
OndarroaBizkaia, 1978
Bertso munduarekin lotura dauka gaztetatik; txapelketa, plaza eta bertso idatziak utzi eta orain gai-jartzaile lanetan aritzen da.
Hainbat komunikabidetan ibili da kolaboratzaile gisa, hala nola, Euskadi Irratia, Deia, eta azken aldian, Berrian zutabegile.
Aldizkari ezberdinetan ere idatzi izan du: Karmel, Bolo Bolo, Linterna gorria... Zenbait sari ere jaso ditu bertso eta literatura lehiaketetan.
Ezkatak
poesia liburua, eta haur literaturaren alorrean Amonak nobioa du, eta zer? ,Markel gelazikin, Martin egon geldi
, Komunean galtzen naiz, Olagarro bat bainontzian, Garazi gerezi, Armairu
barruan ipuinak irakurtzen, Oihana hirian, Euli bat bihotzean
liburuak eman ditu argitara.