2017-12-04

POESIA IRAKURTZEN 2. mailan


  Erlazionatutako irudia


"Gorputz osorako poemak" liburua irakurtzen 2. mailako ikasleak

Egilea: Juan Kruz Igerabide Sarasola
Argitaletxea: Aizkorri
Argitalpen data: 2005
Ilustratzailea: Elena Odriozola Belastegui
Bilduma: Mendi Sorgindua
Orri kopurua: 93 orrialde
Laburpena: Liburu honetan gorputzeko atal guztiei eskaini die poema bana Juan Kruz Igerabidek: buruari, ileari, belarriei, bekokiari… Irakurleak goitik behera zeharkatuko ditu giza-gorputzaren zoko-moko guztiak berrogeita zazpi poemaz osatutako bidaia poetiko honetan. Pertsona baten gorputzean bistan-bistan ditugun ataletara ez ezik hezurrek eta muskuluek estalita dauden bestelakoetara ere barruratuko da amaiera aldean. “Begi-niniaren poemak”, “Egun osorako poemak” eta “Munduko ibaien poemak” lanen ondoren, giza gorputzera egin du salto autoreak. Ezin aipatu gabe utzi, Elena Odriozolak bere ohiko ukitu xumeaz olerkien haritik sortutako irudi dinamiko, jostagarri eta koloretsuak.
Adina: 8tik gora