LIBURUTEGIAREN ASTEA OSPATUKO DUGU URRIAREN 17tik 21era
Eskolako liburutegian printze, preso eta poeta sentitzen garen hamaika istorioak zain ditugu liburu, aldizkari, kantu eta ipuin piloan.
"Liburutegia Unibertso propio, jakinturiazko eta amaigabea da".(K. Linazasoro)
HELBURUA: Liburutegia
ezagutzea eta erabiltzea.
MOTIBAZIO SAIOA:
“Zuretzat,
zer da liburutegia?” “Zer espero duzu liburutegiaren erabileratik? “
Esan hitz
batekin pentsatzen duzuna eta orri handi batean idatzi. Horrela, gela
bakoitzeko LELOA asmatuko dugu. Gela
guztietako ekarpenekin, liburutegirako leloa izango dugu orri-aurkitzailean
idazteko ; horrek, ikasturteko ERRONKA izango da.
EKINTZAK:
· Urriaren 17a baino lehen,
tutoreak, Liburutegiko
arauak eta erabileraren ordutegia gelako ikasleei azalduko dizkie liburutegiko saioan; hauek POWER POINT “Basoan ez galtzeko” aurkezpenean daude.
· Liburutegiaren astean, ikasleek, tutorearekin liburutegian korruan eserita, hitz
bat erabiliz, txandaka esango dute pentsatzen dutena liburutegiari buruz eta,
irakasleak idatziko du folio handian; ikasle guztiek bukatzen dutenean,
sortutako ideien jauziarekin, LELOA sortuko
dute.
· Ondoren, “Liburutegiko lehoia”
ipuina 5 urteko eta 1.malietako ikasleei kontatuko die eta, “Basorako liburuzaina”, 2. mailako eta 2. eta 3. zikloetako
ikasleei.
· Azkenik, orri- aurkitzaile bat egingo dute eta bertan,
leloa idatziko dute.
· * Liburuen
mundua, magiaren mundua.