Otsailean eta martxoan, 2. mailako ikasleek, Joxean Ormazabal idazlearen biografia, idatzitako zenbait liburu eta asmatutako kantak ezagutzeko aukera izango dute. Honekin batera, gelan, "IRRI eta BARRE" liburua irakurriko dute.
Liburu hau
ez duzu besterik:
ibai zabala
urez eta harriz beterik.
Zatoz jolastera!
Egizu jauzi
harritik harrira
orritik orrira.
Ormazabalek kontakizun motzak, ipuin laburrak, igarkizunak eta era askotako hitz-jokoak bildu ditu liburu honetan.