2016-02-03

IPUIN KOLEKTIBOA





 


 IPUIN KOLEKTIBIOAk

idazteko


ANTOLATZAILEA:
LIBURUTEGIKO BATZORDEA

XEDEA:
Hiru ipuin, ikasle guztien artean, asmatzea eta idaztea

OINARRIAK:
·       Eskolako ikasle guztiek parte hartuko dute. ( 3 urtetik hasita)
·       Hiru ipuin egingo dira, aurkezten dugun eskema jarraituz:

Ø 6. mailako ikasleek, ipuinaren GIDOIA idatziko dute
Ø 3 urteko ikasleek IZENBURUA eta AZALA egingo dituzte
Ø 4 eta 5 urtekoek ipuinaren HASIERA landuko dute
Ø 1. eta 2. mailakoek,  KORAPILOA eta EKINTZAK
Ø 3. eta 4. mailako ikasleek,  ARAZOAK eta JARDUERAK asmatuko dituzte
Ø 5. mailakoek,   ipuinari BUKAERA emango diote


TEKNIKAK:
·        Teknika guztiak onartuko dira, komenigarria litzateke ahalik eta aberasgarrien izatea.
·        Irudia eta testua A3 orriko aurrealdean egingo dira; gela bakoitzeko orri bakarra erabiliko da.
·       Lan guztien atzean maila eta gelaren izena idatzi behar dira.
·       Tutoreak testuaren lanketaz eta zuzenketaz arduratuko dira..
·       Maila bakoitzak bukatu ondoren, hurrengo gelako tutoreari ordura arte eginikoa pasako zaio.
·       Ipuinaren izenburua istorioarekin erlazionatuko da.
·       Ipuinaren protagonistak mantenduko dira istorioaren zehar.
·       Egindako ipuinak liburuaren eguneko erakusketan ipiniko dira bi eraikinetan.
·       Gurasoek erakusketa ikusteko aukera izango dute.
·       Iaz egin ziren ipuinak liburutegian ikusgai daude eta eskolako liburutegiko batzordearen karpetan ere.

EPEA:

Liburua bukatzeko  epea: apirilaren 7an

 

LIBURUTEGI BATZORDEA

2016ko urtarrilaren 8a.