HEZKIDETZA gaiari buruz liburu berriak
"HEZKIDETZA" HEZKUNTZARAKO ERREFERENTZIA
NESKA-MUTILen arteko berdintsasunaren aldeko liburuak
Orain dela
urte asko eta asko, aspaldi handian, hainbat bonobo oihanean bizi ziren,
mangladi batean. Egun guztia fruitu eta baiak, intxaur eta haziak,
sustrai eta kimu berriak jaten ematen zuten, eta, bonobo emeak lan eta
lan aritzen ziren janaria biltzen, helduentzat eta umeentzat.
Lorategi
batean itxirik bizi dira elefante-kume emeak. Paskualina da haietako
bat, baina, besteek ez bezala, ez du lortzen bere azala arrosa eta leuna
izatea. Aitak eta amak, etsiturik, itxura hori izatera behartzen ez
dutenean, Paskualina askatasuna zer den ohartuko da, eta berdintasunerako bidea irekiko die bere lagunei.
"Neskatoen
alde" bilduma mitikoko ipuina. Istorioa, alegia baten bidez kontatua
baliabide ederra da emakumeak gizartean duen rolaz hausnartzeko. Gogor
egiten die estereotipo sexistei, eta bazterkeria salatzen Beharrezkoak
baitira, oraindik ere, koedukazioari eta sexuen arteko berdintasunari
buruzko lanak.
Katagorria maitemindu egin da eta ez daki nola adierazi bere maitasuna.
Basoko animalia desberdinengana joko du eta bakoitzak bere gomendioa
emango dio, gomendio xelebreak, arraroak katagorriarentzat. Animalia
kate baten ondoren Muxarrari aitortuko dio zein den bere maitemina eta
berehala zabalduko da basoan zehar. Harridura, ezintasuna… basoko
animaliak aztoratu egingo dira.