2015-10-23

LIBURUTEGIAREN ASTEA

LIBURUTEGIAREN ASTEA

urriaren 26tik 30era

Astearen zehar, eskolako ikasleek  liburutegia ezagutzeko eta erabiltzeko saioa izango dute

 EGITARAUA

 
Erlazionatutako irudiaErlazionatutako irudia



§  Liburutegiaren sarrerako kortxoan dauden BERTSOAK irakurri, sartu baino lehen.

§  Liburutegiari buruz pentsatzen duguna, paper batean jasoko dugu: ideien euri-jasa egin eta  komentatu.

§  Arauen beharraz ohartarazi eta ARAUAK gogoratu.

§  Liburutegiaren eskaintza azaldu:

-       BASOAN EZ GALTZEKO liburutegia erabiltzeko gidaren aurkezpena egin.

-          Atsedenaldian, giro lasaia eta atsegina mantenduko dugu. Bertan, liburutegirako txartelak edo apaingarriak marraztu edo margotuko ditugu; etxeko-lanak ere  egin daitezke; horrez gain,  denbora-pasak, ipuinak, olerkiak, egunkariak, komikiak, asmakizunak, txisteak, entziklopediak... irakur daitezke edo aurkitu eta jolastu liburuak erabili. Baita  liburuak itzuli eta maileguan hartu ere.

-      Irakasleekin, asteko saioan, ipuinak edo liburuak ahoz goran  irakurri, liburuen irakurketa isila, taldeka, binaka, informazioa bilatu...

-      Eskola-kanpoko orduetan ( astelehenetik ostegun arte 16:30-17:30) liburuak  itzuli eta maileguan hartu, guraso edo familiarekin etorri,  irakurri, etxeko-lanak egin, ordenagailuan edo liburuetan  informazioa    bilatu...

§  Gogoratu eskolako blogen helbidea: gainzurikoliburutegia@gmail.com

§  Orri-aurkitzailea egin: ikasle bakoitzak bat egingo du, aurrealdea margotuz eta atzealdean pentsatutako ideia bat idatziz ( esaldia horrela hasiko da “ Liburutegia...” “ Liburutegian...”
Egin eta gero, plastifikatuko dira.
* Liburuen mundua, magiaren mundua.