IRRIA aldizkaria 37.zenbakia iritsi da
Aldizkari berria badugu liburutegian.
"HAU DA NIRE GORPUTZA, EDERRA BENETAN"
hilabete honetako gaia da.
Ea gustatzen zaizuen aldizkariaren barruan idatzita dagoen olerkia:
ISPILUA
- Zer begira ari zara
ispiluaren aurrean?
- Neure buruari begira,
edertasunaren bila.
- Eta zer esaten dizu
ispilu malmutz horrek?
-Mutu ere mutu dago,
haitz gotorra bainoago.
-Edertasuna ikusteko,
hauxe duzu aholkua:
irribarre asko egin,
kanpora atera dadin!