ALIZIA herrialde miresgarrian
ALIZIA herrialde miresgarrian
LEWIS CARROLL
Irudiak :
JOHN TENNIEL
Itzulpena:
MANU LÓPEZ GASENI
Jatorrizko idazlanaren lehen argitalpenaren 150.urteurrena ospatzeko, hemen duzue edizio berritu eguneratuan.
 |
Liburutegian daukagu |
Alizia herrialde miresgarrian
liburuak zer ikaskizun edo mezu irakatsi nahi zuen galdetu ziotelarik,
Lewis Carroll-ek erantzun zuen: «Ziur esan dezaket liburuak ez daramala
inolako erlijio irakaspenik; egia esanda, ez du ezertxo ere irakasten».
Haur literaturaren funtzio didaktiko-morala indar handiz berreskuratu
nahi duten garai hauetan, Aliziaren abentura petoak berritu ahal izatea
uda betean Tamesis ibaian ibiltzea bezain freskagarria da.
Aliziaren ustezko ametsak haur guztien barruan bizi den kontraesana
islatzen du: helduaroa sinbolizatzen duen lorategi ederrera iristeko
gogoa, baina, behin han dagoela, helduen apetak zein itxuragabe eta
onargaitzak diren ohartuta, haien aurka matxinatzea. Horrexegatik da
Alizia hain maitatua munduan, eta horregatik haur-bihotza daukaten
irakurleak oro behin eta berriz itzultzen dira Herrialde Miresgarrira.