LEIRE BILBAO idazlearen lehiaketa ospatuko dugu
Leire Bilbao idazlearen "Doministriku jauna" liburua 2. mailako ikasle guztiek irakurri dute.
Helbide honetan liburuaren aurkezpen bideoa duzue:
www.elkar.eus/es/liburu_fitxa/doministripu-jauna/bilbao-barruetabena-leire-/-olariaga-aranburu-an
Lehiaketako hiru galderei erantzun dituzte:
- Nork idatzi du "Doministripu jauna"?
- Zer testu dagokio liburuari?
- Zer gertatzen da Doministripu jaunak doministiku egiten duenean?
Askenengo galderaren erantzunak hauexek izan dira:
- etxeko patioko arropak nahastu egiten dira
- emakume baten ileordea hegan ateratzen da
- Doministripu farolaren kontra jotzen zen
- istripua gertatzen zen
farola bat okertu zuen/farola zuhaitz gainean erori eta bertan zegoen katua emakume baten buru gainera
jauzi egin zuen/katuak erpeetan ileordea eraman zuen
Beste hauek ere gertatzen dira:
- biluzik uzten zituen parkeko zuhaitzak
- orbelez estalirik geratzen zen lurra
- gurasoek ez zituzte beren umeak aurkitzen
- etxeko gauza guztiak dantzan, dardarka eta
saltoka hasten ziren
Ea zozketan nori tokatzen zaion "DOMINISTRIPI JAUNA" liburua.
Zorte on denontzat!