2015-05-14

LIBURU BERRIAK

          

                                  

Jara Live (Zubia, 2010)

Autora: Jasone Osoro
Editorial: Zubia
Fecha: 2010eko abendua
ISBN: 978-84-8147-806-8
Páginas: 104

-Uiuiuiiiiiii…. Plan hitzak beldurra ematen dit zure ahoan-esan zion Jarak Ihintzari.
-Jara, zu akordatzen al zara Austrolopitekus taldearekin?
-Nola ez, ba? Jazz eta haren lagunen musika taldea! Neu izan nintzen-eta bideoklipeko protagonista! -esan zuen Jarak, harro.
-Ba, hau bonbazoa esan behar dizudana… Flipatu egingo duzu.
-Zer? Diskoa kaleratuko al dute? -galdetu zuen Jarak.
-Ia-ia! Kontzertua eman behar dute.
-Kontzertua? Eta non?
-Badakizu urtero Gazte Kanpaldiak antolatzen direla, ezta?
-Bai, Lekeitio inguruan edo…
-Horixe! Asteburu osoa kontzertu, festa, animazio, ikastaro eta antzeko ekintzekin…



Itsasoa edan dut
LEIRE BILBAO

Laburpena: Maddik ez zekien zer aurkituko zuen itsas hondoan, beldur apur bat ere ematen zion... baina jakin al daiteke nolakoa den zerbait probatu gabe?
Nabarmentzeko alderdiak:
• Lehen irakurketetan modu autonomoan irakurtzen hasteko ipuinak.
• Egileen eta ilustratzaileen konbinazioak bilduma aberasten du, estilo ugari eta istorio bereziak eskainiz.
• Orrialde osoko ilustrazioak testua laguntzera eta osatzera datoz, horrek guztiak irakurlearen irudimena pizten du eta irakurketarekiko zaletasuna bultzatzen du.
• Testu arinak, esaldi laburrak, letra mota argia atzealde zuriaren gainean arreta desbideratuko luketen interferentziak ekiditeko eta bakarkako irakurketarako trantsizioan lagungarri izateko.