LIBURU BERRIAK
Liburu berriak jadanik, liburutegian ditugu. Etorri eta hartu! Ipuin hauek irakurtzeko eta sentitzeko dira!
Izenburua: Nora joan da aitona?
Idazlea: Alaine Agirre
Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2014
Iker handitzen ari den heinean, aitona txikitzen ari da. Hori esaten du amamak behintzat. Horregatik-edo, aitona erresidentziara eraman dute bizitzera. Etxekoak ezagutzen ez zituen plantak egiten hasi zenean erabaki zuten eramatea. Baina Ikerrek badaki txantxetan ari dela.MUNSTRO BAT EDUKIONTZIAN ELKAR ARGITALETXEA) 2014
Gorka harrituta dago auzoko edukiontzi barrutik irteten diren hotsekin. Zaborra eramatera joaten den bakoitzean izugarri beldurtzen da. Baina, azkenean, edukiontziaren munstroa ezagutu behar duela bururatzen zaio beldurra gainditzeko. Misterioa argitzeko ausardia handia eta irudimena beharko ditu Gorkak.Antxume bizardunak
Marrazkiak: Federico Fernández
Itzulpena: Manu López Gaseni
Hiru antxumeren istorioa da hau: bata handia, beste bat ertaina eta
bestea txikia. Egun batean zubia zeharkatu nahi izan
zuten bestaldeko belar goxo-goxoa
jateko.
EZ DUT IRUDIMENIK, ETA ZER?
(ELKAR ARGITALETXEA) 2014
Umeok irudimen handia du gula esaten dute denek, baina nik... nik ez dut
batere irudimenik! Ipuin bat idazteko eskatzen didatenean, ordu erdi
gelditzen naiz pentsatzen. Marrazki bat asmatzeko, orri zuriari begira
egoten naiz tarte luzean.