2015-03-16

LIBURU BERRIAK

LIBURU BERRIEN BERRI


Bilduma Tukan berdea (10 +)
Elsa eta paradisua
Deskribapena:
Elsak bost urte zituenean entzun zuen lehen aldiz hitz hau: pa-ra-di-su. Gustatu egin zitzaion. Bost segundo baino ez zituen behar izan zer esan nahi zuen galdetzeko. Hala ere, inork ez zion erantzunik eman… Uda batean, baina, dama bitxi bat agertu zen Elsa eta familia oporrak pasatzen ari ziren nekazaritza-etxean. Ordurako, hamar urte zituen Elsak. Orkatila bihurritu bat ere bazuen, eta, ezin zenez ibili, emakume xelebre hark paradisuari buruz kontatzen ziona entzuteari ekin zion.



XXIII. Edebé argitaletxeko 2015eko Haur Literatura saria Rodrigo Muñoz Avia idazleari eman diote "El signo prohibido" liburuarengatik.

 Jorgek bere bizitzako erabakirik zaileena hartzen du bere laguna Aleksandra desagertu eta gero. Aleksandrak utzitako pisten atzetik arituko da Jorge; neskaren ihesaldi misteriotsua ez dirudi nahita nahiezkoa.





Bilduma Tukan laranja (8 +)

Satorra hegan

Deskribapena:
Aireportu aldean, sator txiki bat pozik bizi zen, 
lurrean tunelak egin eta egin.
 Baina, burutxoa zulotik ateratzen zuenean, batzuetan hegan egitea zuen amets…