2014-03-27

LIBURUAREN EGUNA


Datorren apirilaren 2an, HAURRAREN LIBURUAREN EGUNA dela eta, Gainzuri Ikastetxean ekintza desberdinak egingo ditugu. Guzti hauek "LIBURUAREN EGUNA"rekin zer ikusia izango dutelarik.





Goizeko 09:00etan hasiko gara eta arratsaldeko 16:30ean emango diogu amaiera. Ekintzen artean Gainzuriko ikasle guztiek sortutako IPUIN KOLEKTIBOen aurkezpena egingo dugu berrikuntza bezala. Egun guztian zehar ipuin desberdinak kontatuko dira, gurasoen parte hartzearekin, Ikastetxeko gune desberdinetan.