2018-10-16

LIBURUTEGIAREN ASTEA GAINZURIN


LIBURUTEGIAREN ASTEA GAINZURIN urriaren 22tik 26ra



Urriatren 22tik 26ra, eskolako ikasle guztiek Eskola Liburutegiaren astea ospatuko dute. Horretarako, asteko saioan, tutorarekin, liburutegiaren funtzionamendua eta erabiltzeko arauak ezagutuko dituzte: 


Liburutegia leku atsegina eta dibertigarria izateko,
nola jokatu behar dugu?
                  *      Irakurri eta ikasteko isilik egotea oso lagungarria da; 
zerbait esatekotan, ez dugu ozen hitz egingo.

*      Astiro ibiliko gara, korrika egin gabe.

            *      Erabili eta gero, liburuak dagozkien apaletan ipiniko ditugu, 
betiere bizkarrak agerian utzita.

 *      Liburuak maileguan hartzeko, txanda itxaron behar
dugu, arduradunak erregistroa egin arte.
                 Eta itzultzeko, Itzulketak jartzen duen kutxan utziko ditugu.

        *      Mailegatutako liburua bi asteko epean ekarri behar dugu bueltan. 
       Ez badugu amaitu, luzatu dezakegu bueltatzeko epea,
 irakasle arduradunari eskatuta.

            *      Liburuak jaso bezala itzuliko ditugu: apurtu gabe, bertan ezer idatzi eta azpimarratu gabe.

              *      Mahaiak eta aulkiak txukun eta beren tokietan utziko ditugu.
Kontuz mugitzean sortzen den zaratarekin!

*      Berdin beste materiala (arkatzak, margoak…): 
txukun eta bere tokian utziko dugu.

*      Ez dugu inoiz bertan jan edo edango.

*      Eskuak garbi ekarriko ditugu.