2017-03-31

HAUR LIBURUAREN NAZIONARTEKO EGUNA

APIRILAREN 2an ospatuko da 2017ko haur liburuaren nazionarteko eguna

Hazi gaitezen liburuarekin!

 hans chiristian andersen IPUINAK EUSKARA bilaketarekin bat datozen irudiak

Liburu baten usaina berezia da,
kilikagarria eta paregabea.

1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen du, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko.

Urtero IBBYren atal nazional batek du Haur Liburuaren Egunaren nazioarteko babeslea izateko aukera. Honek bere herrialdeko idazle bat eta ilustratzaile ezagun bat hautatzen ditu mundu osoko haurrei bidaltzen zaien mezua eta kartela egin dezaten eta liburutegien, ikastetxeen, liburu-denden eta bestelakoen parte hartzea susta dezaten. 
 Erlazionatutako irudia           Erlazionatutako irudia